Atzoko eguna, berezia izan  bazen zen munduko ama guztientzat, guretzako ere ikaragarria izan zen. Agian nik, berezi sentitu nuen  Urbasako
txoko zoragarri honek sekula erakutsi ez dizkidan ikuspuntuak erakutsi
zizkidalako.  Azken batean berdin dio. Santa Marinako ermitaren ondotik
atera ginen zortzi lagun. ( Patxi, Unai, Alberto, Luze, Txito, Iaio, Omar eta
Izaskun)
Azken bi hauek Estatu Batuetan dira lanean eta tarte bat
topatu duten unean, Euskal Herrira etorri dira. Nola ez etxean denbora luzez
geldirik egon diren parapenteak hartu eta Sakanako zeruetan barrena ibiltzeko
aukerari eutsi zioten, gure artean hegan  egon ziren berriro ere. Iaiok
irratitik  esan bezala ONGI ETORRI SAKANARA !!!
Irratiak begiratu, frekuentzi  egokiak bilatu,
elkarren arteko komunikazioa egokia dela ikusitakoan, hasten dira lehen
hegaldiak. Iaio, Alberto, Luze, Txito, Unai, Omar, Patxi eta Izaskun atera
ginen  modu horretan. Oso tentuz begiratzen  genion Iaiori. Zer moduz
moldatuko zen edo bere parapenteak ze bide  hartuko zuen. Egun eder bat
genuela aurretik ikusirik, ekin genion beste guztiak  parapenteak
zabalduz, bata bestearen atzetik.
Nik nire moduan sentitu nuen eta horrela kontatuko
dizuet. Ez da berdina 20 urtez hegan egiten egon edo pare bat urtez ibiltzea. Horrela
ikusita, nire ikuspuntua desberdina dela iruditzen zait. Sentsazio berriak
daudelako tarteko.
Behin aireratu eta ongi eserita, eskuin aldean diren hiru
haitzetara jo genuen. Patxi gure lagunak banan banan  irratitik laguntzen
zigun bitartean.  Egia esan jolas bat izan zen. Azkar hasi ginen altura
artzen eta hiru haitzen gainean laster jarri ginen.  Bat eskuinetik,
bestea ezkerretik. orain gora, orain bera ….  Ikaragarria.  
Ordu bat inguru ibili ginen bueltaka.
Maiatza Sakanan, data bat izatetik haratago, Ikur bat da
artzainentzat eta  horrela erakusten dute Urbasako bazterretan jartzen
diren enbor luzeek. Ikusgarria da ze altuera duten eta  are gehiago nola
jartzen dituzten.  Ba hori esanda,  nola ez Iaio, hor joan zen
Maiatza bati buelta ematera bere parapentearekin. Pena izan zen une horretan,
argazki makinarik ez izatea.  
Lur hartzen hasi ginen banaka eta nola ez Xanti etorri
zen bere motor dun parapentearekin guri kasu egiteko asmotan. Gure zain Larri
eta bere senitartekoak ziren Iturmendiko Zelaietan. Kritiko gogor xamar bat
tokatu zitzaigun guri hor beran. ZOTZZZZ!!!
Ezin pasarte hau bukatu, inguruan nituen artista guzti
hauei nire eskerrik beroenak eman gabe. Zuek gabe ez bait zen posible izango ni
gaur egun hor goran lasai eta gustura ibiltzea!!!   
Mila esker
Baiza!!!
AG