2014/05/05

Erleak bezala!!!





Atzoko eguna, berezia izan  bazen zen munduko ama guztientzat, guretzako ere ikaragarria izan zen. Agian nik, berezi sentitu nuen  Urbasako txoko zoragarri honek sekula erakutsi ez dizkidan ikuspuntuak erakutsi zizkidalako.  Azken batean berdin dio. Santa Marinako ermitaren ondotik atera ginen zortzi lagun. ( Patxi, Unai, Alberto, Luze, Txito, Iaio, Omar eta Izaskun)
Azken bi hauek Estatu Batuetan dira lanean eta tarte bat topatu duten unean, Euskal Herrira etorri dira. Nola ez etxean denbora luzez geldirik egon diren parapenteak hartu eta Sakanako zeruetan barrena ibiltzeko aukerari eutsi zioten, gure artean hegan  egon ziren berriro ere. Iaiok irratitik  esan bezala ONGI ETORRI SAKANARA !!!
Irratiak begiratu, frekuentzi  egokiak bilatu, elkarren arteko komunikazioa egokia dela ikusitakoan, hasten dira lehen hegaldiak. Iaio, Alberto, Luze, Txito, Unai, Omar, Patxi eta Izaskun atera ginen  modu horretan. Oso tentuz begiratzen  genion Iaiori. Zer moduz moldatuko zen edo bere parapenteak ze bide  hartuko zuen. Egun eder bat genuela aurretik ikusirik, ekin genion beste guztiak  parapenteak zabalduz, bata bestearen atzetik.

Nik nire moduan sentitu nuen eta horrela kontatuko dizuet. Ez da berdina 20 urtez hegan egiten egon edo pare bat urtez ibiltzea. Horrela ikusita, nire ikuspuntua desberdina dela iruditzen zait. Sentsazio berriak daudelako tarteko.
Behin aireratu eta ongi eserita, eskuin aldean diren hiru haitzetara jo genuen. Patxi gure lagunak banan banan  irratitik laguntzen zigun bitartean.  Egia esan jolas bat izan zen. Azkar hasi ginen altura artzen eta hiru haitzen gainean laster jarri ginen.  Bat eskuinetik, bestea ezkerretik. orain gora, orain bera ….  Ikaragarria.   Ordu bat inguru ibili ginen bueltaka.
Maiatza Sakanan, data bat izatetik haratago, Ikur bat da artzainentzat eta  horrela erakusten dute Urbasako bazterretan jartzen diren enbor luzeek. Ikusgarria da ze altuera duten eta  are gehiago nola jartzen dituzten.  Ba hori esanda,  nola ez Iaio, hor joan zen Maiatza bati buelta ematera bere parapentearekin. Pena izan zen une horretan, argazki makinarik ez izatea.  


Lur hartzen hasi ginen banaka eta nola ez Xanti etorri zen bere motor dun parapentearekin guri kasu egiteko asmotan. Gure zain Larri eta bere senitartekoak ziren Iturmendiko Zelaietan. Kritiko gogor xamar bat tokatu zitzaigun guri hor beran. ZOTZZZZ!!!
Ezin pasarte hau bukatu, inguruan nituen artista guzti hauei nire eskerrik beroenak eman gabe. Zuek gabe ez bait zen posible izango ni gaur egun hor goran lasai eta gustura ibiltzea!!!  

Mila esker Baiza!!!
AG


No hay comentarios:

Publicar un comentario